Urte bat ikusten, urte bat ikasten
Urte bat ikusten, urte bat ikasten
Ikusten dudanetik,
Gehiago sortzen.
Begiak zabalik,
Eta besoak irekitzen.
Gogoan dut lehen klasea
Ai ama, orain bai, ze odisea!
Pentsatu nuen “arnas hartu
Eta zuzenik klasera sartu”
Zenbat aditz, eta hitz anitz,
Beste mundu bat izanen balitz.
Akats bat egiten bitartean,
Irrifare bat zeure ahoan.
Eta ematen didazun aholkuan
Konponbidea aurkitzen azkenean.
Sartu gara kontaktuaren basamortura,
zuen hitzak besarkadak bihurtu dira.
Zuen etxeetik, gure etxeetara,
Datozkigun berbak amets egitera.
Urte bat dira 365 egun,
Euskaraz egunero saia dezagun.
Belarriz haundia da hiztegia dakargun
Eta ahoz egin nituen hainbat lagun.
Nahiz eta besarkatu ezin dugun besotara,
Zuekin ni prest beste abentura batera!
Horrela sentitzen da marseillarra:
Eskerrik asko irakasleak eta euskara
Oso ederra, Yasmine. Mila esker!!!
RépondreSupprimerEskerrik asko, Yasmine! Ez bakarrik hunkigarria: zirraragarria ere bada zure etsenplua. Bon courage!
RépondreSupprimer