Udari oda bi
Existitzen al da oraindik bukatu ez den sasoiaren nostalgia? Uda bukatzear dago, eta gonbidatuko dugu bere letargia. Azken solstizioak ezarri zuenetik konpasa, udaren bi aldeak aritu dira, alaia eta basa. Alde batetik, oihuak soinu banda bihurtu ziren: “Justizia! Nahel!”, Pariseko periferian; eta “Tunisia! Sahel!”, Aita Mari itsasontzian. Klima migranteek hartu dituzte azalak eta barkoak, baina urgentzia oraindik ez, neurriak biharkoak. Bitartean, irlak jopuntuan: Korfu, Rodas, Hawaii..., oporretan, kiskalketak ez dezan jarrai. Eta sutan jarri gaituena: boto-ontziak arma bihurtuz, Espainian zein Ekuadorren, adi eta kontuz. Ustelkeriak irabazi omen du, leialtasunak, hori bai, galdu. Alabaina, begi keinu batzuekin gu pozarren: Nigerren itxaropena piztu dute, kolonialismotik ihes eraikiz arkupe. Emakumeak zelai itxietan ikusgai, egiaztatu gabe aspaldi bazirela gai. Eta gu, pantailaren bertze aldera, zinema aretoetara arima freskatzera. Derrepentean, Prousten madalenak ugaltzen dira